ZER DA MEM ?  

MEM jaialdia, musika, arte, dantza, zine eta bestalako abangoardia adierazpenen naziorteko jaialdia da.

Bilboko kultur eskaintza osatu eta hiriaren dinamikotasuna sustatzeko helburuaz sortzen da, ekonomi nahiz kulturaren hedapen eta birsortze eremu batetan. MEM jaialdiak euskarri anitzak erabiliz ekintza ezberdinen arteko sinergia bultzatzen du transgresioaren bitartez.
MEM jaialdiak nazioarte mailako izatea bertokotasunarekin uztartzen du, jaialdian parte hartzen duten artista eta talde ezberdinen arteko hartu emanak sortzeko; munduko hainbat lekutan burutzen diren proposamenak Bilbora hurbildu eta aldi berean esparru eta eremu ezin hobean bertoko ekoizpen interesgarrienak agertarazi eta taularatzen ditu. MEM jaialdiak duen berezko izatea eta baita lan egiteko jarrera, bere helburu eta nortasunaren atal bat da.


Euskarri teknologikoaren bitartez aurkezten da jaialdia, aukeratutako gune eta espazioak Bilbo hiriaren bihotzean kokatzen direlarik eta hiria beraren izate eta identitatea mantentzen dute, baita aldiberean jarrera eta “arrisku” berriak planteatuz.


MEMek cyberpunkaren imagionariotik egiten du lan, hiriaren iraganai, oraina eta geroa batzen dituelarik.

Aipatu behar dugu MEM jaialdiak punk mugimenduaren izatean duela bere jatorria, baita “do it yourself” leman, kontrakultura mugimenduan eta berauen arteko ausnarketa eta erreflexio bideak lotuta. Honekin batera aipatu behar da nola gaur egun azaltzen den errestazuna produkzio artistiko eta kultural berrietara, teknologí'eda merkeago bat ahalbideratuz eta era berean anitza dena, zeinekin musika, bideoa, rolex replica on line eta off line argitalpenak, eta Portu eta bultzatu ahal direlarik. Euskarri horien erabilera errazak mundu globalizatuarekin lotuta, euskarri eta medioaren inguruko ausnarketak egitera garamatza eta honekin batera, publikoarekin sortzen den interakzioa nolakoa den ausnartzera.